Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 22:5-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Baina agindu hauek betetzen ez badituzue —neure buruarengatik dagit zin—, jauregi hau hondamendi bihurtuko da. Nik, Jaunak, esana».

6. Izan ere, honela dio Jaunak Judako erregearen jauregiaz:«Galaad lurraldeaeta Libanoko tontorra bezain ederbazara ere niretzat,basamortu,bizilagunik gabeko hiriaren antzeko,bihurtuko zaitut dudarik gabe.

7. Gudariak aukeratuko ditutzu hondatzera bidaltzeko,nor bere armaz hornitua:zedrozko zure zutabe ederrakmoztu eta sutara botako dituzte.

8. «Atzerritar askok, hiri honen ondotik igarotzean, elkarri galdetuko diote: “Zergatik erabili du Jaunak horrela hiri handi hau?”

9. Eta erantzun hau jasoko dute: “Jaunaren, beren Jainkoaren, ituna bazter utzi eta jainko arrotzak gurtu eta zerbitzatu dituztelako”».

10. Ez egin negarrikerrege hilarengatik,ez nahigabetu harengatik;negar egizue, bai,haren semearengatik,urrutira baitoa;egin negar, ez baita itzuliko,ez du bere jaioterriaberriro ikusiko.

11. Izan ere, honela dio Jaunak Judako errege Josiasen seme eta ondorengo Xalum erregeari buruz: «Joan da hemendik eta ez da berriro itzuliko.

12. Erbesteraturik eraman duten herrialdean hilko da eta ez du herrialde hau berriro ikusiko.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 22