Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 22:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Judako erregearen jauregira joan eta mezu hau aldarrikatzeko agindu zion Jaunak Jeremiasi:

2. «Entzun Jaunaren hitza, Daviden tronuan eseria zauden Judako errege horrek; zeuri, zeure funtzionario eta jauregira datozen hiritarrei zuzendua da mezua.

3. Hau dio Jaunak: Joka ezazue zuzenbidez eta justiziaz, askatu zapaldua zapaltzailearen eskutik, ez eman tratu txarrik etorkin, umezurtz eta alargunei, ez egin indarkeriarik, ez hil errugaberik toki honetan.

4. Agintzen dizuedana arretaz betetzen baduzue, Daviden tronuan esertzen diren erregeak sartuko dira jauregiko ateetatik; guda-gurdietan eta zaldiz sartuko dira, beren funtzionario eta herritarrekin batera.

5. Baina agindu hauek betetzen ez badituzue —neure buruarengatik dagit zin—, jauregi hau hondamendi bihurtuko da. Nik, Jaunak, esana».

6. Izan ere, honela dio Jaunak Judako erregearen jauregiaz:«Galaad lurraldeaeta Libanoko tontorra bezain ederbazara ere niretzat,basamortu,bizilagunik gabeko hiriaren antzeko,bihurtuko zaitut dudarik gabe.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 22