Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 21:8-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. Herriari, berriz, mezu hau adierazteko agindu zion Jaunak Jeremiasi: «Egokiera ematen dizuet bizia ala heriotza aukeratzeko.

9. Hirian gelditzen dena ezpataz, gosez edo izurriz hilko da. Baina hiritik irten eta hiria setiatzen ari diren babiloniarrengana igarotzen dena bizirik aterako da.

10. Izan ere, hiri honen gain ezarri ditut begiak, baina ez beraren onerako, kalterako baizik: Babiloniako erregearen esku utziko dut eta honek erre egingo du. Nik, Jaunak, esana».

11. Judako erregearen familiarentzat mezua:«Entzun Jaunaren hitza,

12. Daviden ondorengook!Hau dio Jaunak:Ardura zaitezte egunerojustizia egiten;askatu zapalduazapaltzailearen eskutik.Bestela,sua bezala piztuko da nire haserrea,erre egingo zaituztezeuen egintza gaiztoengatiketa ezin izango du inork itzali.

13. Hara, zure aurka noa,haranaren gainaldean,harkaitza bezain tinkolautadaren gainaldean zaudenerrege-jauregi horren aurka.“Nork guri eraso? —diozue—.Nor iritsi gure gordelekuetara?”

14. Neuk emango dizuetzeuen egiteek merezitako zigorra;su emango diot jauregiaribasoari bezala,eta suak inguru guztiakkiskaliko ditu.Nik, Jaunak, esana».

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 21