Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 2:1-2-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1-2. Jaunak bidali ninduen Jerusalemgo jendeari bere mezu hau hots egitera:«Gogoan dut, Israel,nola maite ninduzun gazte zinenean,gogoan zure ezkongaietakomaite-laztana:nola ibili zinen nire ondorenbasamortuan, erein gabeko lurrean.

3. Nirea zinen oso-osorik,uztaren lehen emaitzaknireak diren bezala.Kalte egiten zizutenakneuk zigortzen nituen:zoritxarra zetorkien gainera.Nik, Jaunak, esana».

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 2