Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 19:10-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. «Hau esan ondoren, apurtu egingo duzu pitxerra zurekin doazen gizonen aurrean,

11. eta esango diezu: Honela dio Jaun ahalguztidunak: Apurtu egingo ditut herri hau eta hiri hau, buztinezko pitxerra bezala; apurtu, gehiago konpontzerik ez duen buztin-ontzia bezala. Tofeten lur eman beharko diete hilei, beste inon tokirik ez eta.

12. Honela, hiria bertako bizilagunekin, Tofet bezala, herio-toki bihurtuko dut. Hala diot nik, Jaunak.

13. Jerusalemgo etxeak eta Judako erregeen jauregiak —hau da, etxe gainetan ortziko astroei intsentsua erretzen eta jainko arrotzei isur-opariak eskaintzen zizkieten etxe guztiak— kutsatutzat hartuko dira Tofet bezala».

14. Jaunaren aginduz mezu hau aldarrikatu ondoren, Tofetetik itzuli zen Jeremias eta, tenpluko atarian gelditurik, herri osoari esan zion:

15. «Honela dio Jaun ahalguztidunak, Israelen Jainkoak: Bidali egingo dut hiri honen eta inguruko herri guztien gainera adierazi dudan ezbeharra, burugogor jarri baitira bertako bizilagunak, nik esana aditzeari uko eginez».

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 19