Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 16:6-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Txiki eta handi, denak hilko dira herrialde honetan; ez dute hiletarik, ez hilobirik izango; ez du inork dolua adierazteko gorputza urratuko, ez burua soilduko.

7. Ez da hileta-otordurik egingo hildakoaren senideak kontsolatzeko, ezta aitaren edo amaren heriotzan ere.

8. «Ez joan festa-otordua egiten ari diren etxera, bertakoekin jan-edatera.

9. Honela baitiot nik, Jaun ahalguztidunak, Israelen Jainkoak: Isilaraziko ditut lurralde honetan, zuen begi-bistan, zuen egunetan, poz-alaitasunezko oihuak, senar-emaztegaien kantuak.

10. «Mezu hau herriari iragartzean, galdetuko dizute: “Zergatik erabaki du Jaunak hain zoritxar handia bidaltzea? Zein da gure errua, zein geure Jainko Jaunaren aurka egin dugun bekatua?”

11. Zuk erantzun nire partetik: Bada, zuen arbasoek ni bazterrera utzi eta beste jainkoen atzetik ibili izana, haiek zerbitzatuz eta gurtuz. Ni bazterrera utzi eta nire legea ez dute bete.

12. Eta zuek arbasoek baino okerrago jokatu duzue: nork bere joera gaiztoei setati jarraitu diezue, niri aditu gabe.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 16