Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 16:16-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

16. Jaunak dio: «Etsai asko bidaliko ditut israeldarren aurka: arrantzale gisa, harrapatuko dituzte beren sareetan, edota, ehiztari gisa, mendi, muino eta harkaitzartetan ehizatuko.

17. Izan ere, begi-bistan dut haien jokabidea; niretzat ez dute isil-gorderik haien erruek.

18. Hasteko, zigor izugarria emango diet, profanatu egin baitute nire lurra, gorpu baten pareko diren idolo higuingarriez, eta nire ondarea zantarkeriez bete».

19. Jauna, zu nire indar eta babesle,arriskuan ihesleku!Zuregana etorriko dira herriaklurreko azken mugetatik,eta esango dizute:«Gurasoek utzi dizkiguten jainkoakgezur huts dira,zentzugabekeriaeta ez ezertarako on.

20. Gizakiak egindako jainkoak,nola izan egiazko jainko?»

21. Jaunak dio:«Hara, nire esku ahaltsuaerakutsiko diet behin betiko,eta ikasiko dute Jauna naizela ni.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 16