Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 16:12-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. Eta zuek arbasoek baino okerrago jokatu duzue: nork bere joera gaiztoei setati jarraitu diezue, niri aditu gabe.

13. Horregatik, jaurti egingo zaituztet lurralde honetatik, ez zuentzat, ez zuen gurasoentzat ezaguna ez den lurraldera; han, beste jainko batzuk zerbitzatuko dituzue, gau eta egun; ez baitut gehiago zuen ardurarik izango».

14. Jaunak dio: «Garai berria dator. Garai horretan, jendeak ez du honela zin egingo: “Ala Jauna, israeldarrak Egiptotik atera zituena!”;

15. baizik eta beste era honetan: “Ala Jauna, israeldarrak iparraldetik eta sakabanatu zituen herrialde guztietatik atera dituena!” Bai, berriro itzularaziko ditut beraien gurasoei eman nien lurraldera».

16. Jaunak dio: «Etsai asko bidaliko ditut israeldarren aurka: arrantzale gisa, harrapatuko dituzte beren sareetan, edota, ehiztari gisa, mendi, muino eta harkaitzartetan ehizatuko.

17. Izan ere, begi-bistan dut haien jokabidea; niretzat ez dute isil-gorderik haien erruek.

18. Hasteko, zigor izugarria emango diet, profanatu egin baitute nire lurra, gorpu baten pareko diren idolo higuingarriez, eta nire ondarea zantarkeriez bete».

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 16