Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 16:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Honela mintzatu zitzaidan Jauna:

2. «Ez hartu emazterik eta ez izan seme-alabarik herrialde honetan.

3. Nik, Jaunak, esango dizut zer gertatuko zaien herrialde honetan jaioko diren seme-alabei eta bizia emango dieten gurasoei.

4. Modu ikaragarrian hilko dira eta ez dute hiletarik, ez hilobirik izango: simaurra bezala geldituko dira lurrazalean. Gerrak eta goseak hilko ditu, eta gorpuak hegazti harrapariek eta basapiztiek jango dituzte».

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 16