Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 15:9-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. Zazpi seme-alaben ama bera ereakitua dago, arnasa ezin harturik,lotsaz eta desohorez betea;egun-argia ilunpe bihurtu zaio.Eta gelditzen zaizkion semeaketsaien ezpataz hilko dira.Nik, Jaunak, esana».

10. Ai ene, ai ene!Ama,zergatik ekarri ninduzun mundura?Denekin eztabaidaneta auzitan aritzeko?Ez diot inori zor,ez dit inork ere zor;hala ere, denek madarikatzen naute.

11. Jauna, egiaz zerbitzari leiala nauzu,neure etsaien alde erregutu dizutarrisku eta larrialdian.

12. (Nola egin aurre iparraldeko etsaiari,burdina eta brontzea bezaingogor denari?

13. Zeure bekatuengatik, Israel,herrialde osoan egin dituzunbekatuengatik,etsaien harrapakin bihurtzen ditutzure aberastasun eta ondasunak.

14. Zeure etsaien esklabo egingo zaitut,ezagutzen ez duzun lurraldean;piztu baita nire haserrea,sutan dago zure aurka).

15. Jauna, zuk dena dakizu;gogora nazazu, ardura zaitez nitaz,mendeka nazazu etsaien lepotik.Luzatzen baduzu, nireak egin du.Kontu eginzuregatik iraintzen nautela.

16. Zure hitzak niregana iristean,irentsi egiten nituen;horiek nituen neure poz,barru-barruko gozamen;zeuretzat sagaratua bainauzu,ene Jauna, Jainko ahalguztiduna.

17. Ez naiz atsegin bila ari izanfesta- eta algarazaleekin batera;bakarrik ibiltzera behartu nauzu,zeure suminaz betea nauzu eta.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 15