Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 15:16-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

16. Zure hitzak niregana iristean,irentsi egiten nituen;horiek nituen neure poz,barru-barruko gozamen;zeuretzat sagaratua bainauzu,ene Jauna, Jainko ahalguztiduna.

17. Ez naiz atsegin bila ari izanfesta- eta algarazaleekin batera;bakarrik ibiltzera behartu nauzu,zeure suminaz betea nauzu eta.

18. Zergatik amairik gabeko oinaze hau?Sendaezina da nire gaitza,erremediorik gabea.Nola bihurtu zara niretzatitxura huts den ur engainagarri?

19. Orduan, Jaunak erantzun zidan:«Niregana itzultzen bazara,hartuko zaitut berrironeure zerbitzura.Baliotsu dena baliogabe denetikbereizten baduzu,hitz egingo dut zure bitartezaurrerantzean ere.Herriak itzuli behar du zuregana,ez zuk harengana.

20. Herri honen aurreanbrontzezko hesi txit sendoegingo zaitut;borroka egingo dizute,baina menderatu ez,zeurekin bainauzu ni,libratzeko eta garaipena emateko.Hala diot nik, Jaunak.

21. Libratuko zaitutgaizkileen eskuetatik,askatuko erasotzaileen menpetik».

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 15