Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 15:1-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jaunak esan zidan: «Moises eta Samuel nire aurrera erregutzera etorriko balira ere, ez nuke izango herri honen errukirik. Kanpora! Doazela nire begi-bistatik!

2. Nora galdetzen badizute, esan hau nire partetik:«Norberari dagokionera:Heriotzarako dena, heriotzara!Ezpatarako dena, ezpatara!Goserako dena, gosera!Erbesterako dena, erbestera!

3. «Nik, Jaunak, lau zigor-mota bidaliko dizkiet: gerra, hiltzeko; txakurrak, zati-zati egiteko; hegazti harrapariak eta basapiztiak, irentsi eta haiekikoa egiteko.

4. Halako zigorra emango diet, ezen ikaraturik geldituko baitira erresuma guztiak; eta hori, Ezekiasen seme Manasesek, Judako erregeak, Jerusalemen egin zuen guztiagatik».

5. Jaunak dio:«Nor izango da zutaz erruki,Jerusalem?Nor hurbilduko zaizu?Nork izangozure berri jakiteko ardura?

6. Zeuk utzi nauzu,zeuk bizkarra eman.Hala, zure aurka luzatu dut eskua,zu suntsitzeko,zutaz erruki izateaz aspertuta.

7. Lurraldeko hiri guztietansakabanatu ditut zure bizilagunak,haizeak lastoa bezala;suntsitu egin dut neure herria,seme-alabarik gabe utziz,jokabidez aldatu ez delako.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 15