Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 15:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jaunak esan zidan: «Moises eta Samuel nire aurrera erregutzera etorriko balira ere, ez nuke izango herri honen errukirik. Kanpora! Doazela nire begi-bistatik!

2. Nora galdetzen badizute, esan hau nire partetik:«Norberari dagokionera:Heriotzarako dena, heriotzara!Ezpatarako dena, ezpatara!Goserako dena, gosera!Erbesterako dena, erbestera!

3. «Nik, Jaunak, lau zigor-mota bidaliko dizkiet: gerra, hiltzeko; txakurrak, zati-zati egiteko; hegazti harrapariak eta basapiztiak, irentsi eta haiekikoa egiteko.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 15