Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 14:9-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. Zergatik zabiltza ezkutukagizon izutuaren antzera,garaipena lortzeko gauza ez dengudaria bezala?Baina ez,zu gure artean zaitugu, Jauna!Zuretzat sagaraturiko herri gara:ez gaitzazula utz zapuzturik!»

10. Honela dio Jaunak herri honi buruz: «Maite du honek harat-honat ibiltzea, ez ditu oinak lotzen. Ez dut gogoko. Gogora dakart honen jokaera gaiztoa, eta zigortu egingo dut bere bekatuengatik».

11. Esan zidan Jaunak: «Ez erregutu herri honen alde.

12. Barau egiten badute ere, ez dut entzungo horien deiadarrik. Erre-opariak eta labore-opariak eskaintzen badituzte ere, ez ditut onartuko, baizik eta gerraz, gosez eta izurriz joko ditut».

13. Erantzun nion: «Ai ene, Jainko Jauna! Baina ez duela ez gerrarik, ez goserik izango ari zaizkio esaten profetak, eta toki honetan egiazko bakea emango diozula».

14. Eta Jaunak erantzun zidan: «Nire izenean gezurra ari dira esaten profetak. Ez dira nik bidaliak; ez diet ezer agindu, ez hitz egin ere. Gezurrezko ikuskari, iragarpen zoro, beraien burutazio huts dira profeta horiek iragartzen dituztenak.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 14