Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 14:14-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. Eta Jaunak erantzun zidan: «Nire izenean gezurra ari dira esaten profetak. Ez dira nik bidaliak; ez diet ezer agindu, ez hitz egin ere. Gezurrezko ikuskari, iragarpen zoro, beraien burutazio huts dira profeta horiek iragartzen dituztenak.

15. Horregatik, hara nik, Jaunak, esan: Nik bidali gabe nire izenean mintzo diren eta herrialde honetan gerrarik eta goserik ez dela izango esaten ari diren profetak, gerraz eta goseak hilko dira.

16. Eta horien hitza entzun duen jendea Jerusalemgo kaleetan eroriko da hilotzik gerraren eta gosearen ondorioz, eta ez da izango beroriei, ez berorien emazte eta seme-alabei lurra emango dienik. Horrela ordainduko diet beren gaiztakeria».

17. Hitz hauek herriari esateko aginduzidan Jaunak:«Urtzen ari zaizkit begiak negarrez,gau eta egun atergabe;nire herria, neskatxa ederra,izugarrizko ezbeharrak jo baitu,eta hilzorian utzi.

18. Landara irten,eta ezpataz hildakoak edonon;hirira sartu,eta jendea goseak hiltzen.Apaizak eta profetakbatetik bestera dabiltza,ezer ulertu ezinik.

19. «Jauna, erabat utzi al duzu Juda?Nazkatu egin al zara Sion hiriaz?Zergatik jo gaituzusendaezineko gaitzaz?Bakearen zain geunden,baina ez dugu onik.Osasunaldia espero genuen,baina beldur-ikara dugu gainean.

20. Aitortzen dugu, Jauna,geure gaiztakeriaeta geure arbasoen errua;zure aurka egin dugu bekatu.

21. Zeu zarena zarelako,ez gaitzazu utz,ez mespretxatu zeure herria,bere errege ospetsu zaituena.Gogora ezazugurekin egina duzun ituna,ez hautsi, mesedez.

22. Jentilen idoloek ezin duteeuririk eman,ezta zeruek ere berenezhodei-zaparradarik sortu.Zuk egiten dituzu horiek guztiak!Ez al zaitugu, bada, zu, Jauna,geure Jainkoa?Zu zaitugu geure itxaropen!»

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 14