Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 14:1-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Lehortea zela eta, honela mintzatu zitzaion Jauna Jeremiasi:

2. «Dolutan dago Juda herrialdea,hiltzear bertako hiriak,goibel, lur jota jendea,garrasika Jerusalem hiriburua.

3. Aberatsek ur bilabidaltzen dituzte morroiak:badoaz putzuetara, baina urik ez,eta ontziak hutsik itzuli behar,lotsaz gorri eta burumakur.

4. Nekazariak etsita,burumakur dabiltza,lurra arraildua baitago, euri faltaz.

5. Basahuntzak landetan,umea egineta bertan behera utzi behar,larrerik ez dagoelako.

6. Basastoak ere geldi daude mendian,txakalak bezala aireari usnaka,begiak ilun, larrerik ez dagoelako».

7. Jendeak oihu dagi:«Geure bekatueksalatzen bagaituzte ere,ekin, Jauna, zeu zarena zarelako!Asko dira gure errebeldiak,zure aurka egin dugu bekatu.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 14