Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 13:3-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Berriro hitz egin zidan Jaunak:

4. «Hartzazu, erosi eta jantzia duzun gerrikoa. Zoaz Eufrates ibaira eta gorde hango harkaitz-zulo batean».

5. Joan nintzen eta gorde nuen Jaunak agindutako tokian.

6. Handik denboraldi batera Jaunak esan zidan: «Zoaz Eufrates ibaira eta hartu han gordetzeko agindu nizun gerrikoa».

7. Joan nintzen ibaira, zulatu gordelekua eta atera nuen gerrikoa: erabat usteldua zegoen, ez zuen ezertarako balio.

8. Orduan, Jaunak hitz egin zidan

9. eta esan: «Horrelaxe gertaraziko dut ustel Judaren eta Jerusalemen harrokeria neurrigabea.

10. Herri gaizto honek ez ditu nire hitzak entzun nahi eta bere joera gaiztoei setati jarraitzen die. Jainko arrotzen ondoren dabil, horiek zerbitzatuz eta gurtuz. Horregatik, ezertarako balio ez duen gerriko honen pareko izango da.

11. Gerrikoa gizonaren gerriari lotzen zaion bezala nahi izan nituen Juda eta Israel herriak niri lotu, nire herri izan zitezen, nire ospe eta ohore; baina ezentzun egin zidaten».

12. Jaunak, Israelgo Jainkoak, esan zidan: «Jeremias, esaiozu jendeari pitxerrak ardoz betetzeko direla. Ondotxo dakitela hori erantzungo dizute denek.

13. Orduan, herrialde honetan bizi diren guztiak ardoz beteko ditudala esango diezu, erabat mozkortzeraino: Daviden tronuan esertzen diren erregeak, apaizak, profetak eta Jerusalemgo bizilagun guztiak.

14. Ondoren, apurtu egingo ditut bata bestearen kontra: gurasoak eta seme-alabak, denak batera. Ez dut errukirik izango, ez barkamenik, ez gupidarik: guztiak suntsituko ditut. Nik, Jaunak, esana».

15. Israeldarrok, entzun arretazJaunak esaten dizuena,eta ez izan harro.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 13