Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 13:1-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jaunak esan zidan: «Zoaz lihozko gerriko bat erostera eta jantzi gerrian, baina ez garbitu uretan».

2. Erosi nuen, bada, gerrikoa, Jaunak esan bezala, eta jantzi.

3. Berriro hitz egin zidan Jaunak:

4. «Hartzazu, erosi eta jantzia duzun gerrikoa. Zoaz Eufrates ibaira eta gorde hango harkaitz-zulo batean».

5. Joan nintzen eta gorde nuen Jaunak agindutako tokian.

6. Handik denboraldi batera Jaunak esan zidan: «Zoaz Eufrates ibaira eta hartu han gordetzeko agindu nizun gerrikoa».

7. Joan nintzen ibaira, zulatu gordelekua eta atera nuen gerrikoa: erabat usteldua zegoen, ez zuen ezertarako balio.

8. Orduan, Jaunak hitz egin zidan

9. eta esan: «Horrelaxe gertaraziko dut ustel Judaren eta Jerusalemen harrokeria neurrigabea.

10. Herri gaizto honek ez ditu nire hitzak entzun nahi eta bere joera gaiztoei setati jarraitzen die. Jainko arrotzen ondoren dabil, horiek zerbitzatuz eta gurtuz. Horregatik, ezertarako balio ez duen gerriko honen pareko izango da.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 13