Itun Zaharra

Itun Berria

Jakinduria 8:6-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Eta giza adimena kreatzaile bada,ez ote are gehiago gauza guztien egilea?

7. Zuzentasuna maite duzula?Bada, jakizu beraren fruitu direla bertuteak:berak irakasten ditu neurritasuna eta zuhurtzia,zuzentasuna eta sendotasuna;ezer ez da bizitzan hauek baino onuragarriago.

8. Esperientzia luzea irrikatzen duzula?Bada, jakinduriak iragana ezagutzen dueta etorkizuna asmatzen,esaera zaharrak argitu eta enigmak ebazten ditu;aurrez ezagutu ditu natura-zantzu eta gertaera harrigarriak,historiako aro eta garaien atarramentua.

9. Beraz, neure bizilaguntzat hartzea erabaki nuen,bai bainekien aholku onak emango zizkidala,eta kezka eta atsekabealdietan adorea.

10. Esaten nuen neure baitan:«Berari esker, ospea izango dut jendarteaneta, gazte naizen arren, begirunea herri-kontseiluan.

11. Epaietan dudan zorroztasunaz ohartuko diraeta agintariek ere miretsiko naute.

12. Isilik banago, zain egongo zaizkit;hitz egiten badut, adi-adi entzungo;nire hitzaldia luzatzen bada, mutu geldituko mirespenez.

13. Berari esker hilezkortasuna izango duteta betiko oroitzapena utziko ondorengoei.

Irakurri kapitulu osoa Jakinduria 8