Itun Zaharra

Itun Berria

Jakinduria 8:12-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. Isilik banago, zain egongo zaizkit;hitz egiten badut, adi-adi entzungo;nire hitzaldia luzatzen bada, mutu geldituko mirespenez.

13. Berari esker hilezkortasuna izango duteta betiko oroitzapena utziko ondorengoei.

14. Herriak gobernatuko ditut, nazioak menderatuko.

15. Nire izena entzuteaz bakarrikerrege beldurgarriak ere izutu egingo dira;ona izango naiz neure herriarentzat;gerran, berriz, adoretsua.

16. Etxera itzultzean, beraren ondoan hartuko dut atseden,harekiko harremanetan ez baita garraztasunik,ezta atsekaberik ere harekin bizitzean,atsegina eta poza baizik».

17. Gogoeta hauek neure baitan eginez ulertu nuenjakinduriarekin ahaidetzeak hilezkortasuna dakarrela,

18. beraren adiskide izateak gozamen betea,berarekin jarduteak aberastasun agorrezina,harekin sarri egoteak zuhurtziaeta berarekin mintzatzeak izen handia;orduan, eginahalak egin nituenjakinduria neureganatu nahian.

Irakurri kapitulu osoa Jakinduria 8