Itun Zaharra

Itun Berria

Jakinduria 7:7-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Horregatik, otoitz egin eta zuhurtzia eman zidan Jainkoak,berari dei egin eta jakinduriaren espiritua iritsi zitzaidan.

8. Errege-aulki eta aginte-makila baino nahiago izan nuen;haren aldean, aberastasuna ezereztzat jo nuen;

9. harribitxirik preziatuenarekin ere ez nuen parekatu,munduko urre guztia, haren aldean, hondar-apur bat besterik ez,eta zilarrak, haren aurrean, lokatza dirudi.

10. Edertasuna eta osasuna baino maiteago izaneta neure argitzat aukeratu nuen,haren distira ez baita inoiz itzaltzen.

11. Eta jakinduriarekin ondasun guztiak batera etorri zitzaizkidan,eta ezin konta ahala aberastasun haren eskutik.

Irakurri kapitulu osoa Jakinduria 7