Itun Zaharra

Itun Berria

Jakinduria 7:5-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Ez dago bestelako hasiera izan duen erregerik.

6. Guztiontzat bide bat bakarra dago munduan sartzeko nahiz irteteko.

7. Horregatik, otoitz egin eta zuhurtzia eman zidan Jainkoak,berari dei egin eta jakinduriaren espiritua iritsi zitzaidan.

8. Errege-aulki eta aginte-makila baino nahiago izan nuen;haren aldean, aberastasuna ezereztzat jo nuen;

9. harribitxirik preziatuenarekin ere ez nuen parekatu,munduko urre guztia, haren aldean, hondar-apur bat besterik ez,eta zilarrak, haren aurrean, lokatza dirudi.

10. Edertasuna eta osasuna baino maiteago izaneta neure argitzat aukeratu nuen,haren distira ez baita inoiz itzaltzen.

11. Eta jakinduriarekin ondasun guztiak batera etorri zitzaizkidan,eta ezin konta ahala aberastasun haren eskutik.

12. Ondasun horiez guztiez gozatu nintzen,jakinduriak ekarriak baitira,nahiz eta ez jakin berak sortuak zirela.

13. Xumeki ikasi nuen jakinduria, damurik gabe banatzen dut;ez ditut haren aberastasunak neuretzat bakarrik gordetzen,

14. altxor agorrezina baita gizakientzat;hura eskuratzen dutenak Jainkoaren adiskide egiten dira,heziketaz lorturiko dohainei esker.

15. Eman diezadala Jainkoak behar bezala hitz egiteaeta bere dohainen araberako gogoetak izatea;izan ere, bera da jakinduria gidatueta jakintsuei bide zuzena erakusten diena.

16. Bere eskumende gauzka gu geu eta gure hitzak,baita zuhurtzia eta lanerako trebetasuna ere.

Irakurri kapitulu osoa Jakinduria 7