Itun Zaharra

Itun Berria

Jakinduria 7:22-30 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

22. Jakinduria espiritu adimentsu eta santua da,bakarra, jarduera anitzekoa, fina,mugikorra, sarkorra, kutsugabea,aldaezina, on egin zalea, zolia,

23. behartu ezina, ongilea, gizakiaren adiskidea,tinkoa, ziurra, kezkagabea,dena ahal duena eta dena ikusten duena;espiritu argi, garbi eta finenetan barneratzen da.

24. Mugimendu oro baino bizkorragoa da jakinduria;hain garbia denez,dena zeharkatu eta edonon barneratzen da.

25. Jainkoaren indarraren arnas lurruna da,Ahalguztidunaren aintzaren jario garbia;ez zaio, beraz, inolako kutsadurarik eransten.

26. Betiereko argiaren distira da,Jainkoaren jardueraren ispilu gardena,haren ontasunaren irudia.

27. Bakarra izanda ere, dena dezake;bera aldatu gabe, den-dena eraberritzen du;mendetan zehar, jende santuaren baitan sartzen da,eta Jainkoaren adiskide eta profeta egiten ditu.

28. Zeren eta Jainkoak ez baitu maitejakinduriarekin elkarturik bizi dena baino.

29. Izan ere, eguzkia eta konstelazio guztiak baino ederragoa da;egun-argiarekin alderatuz, nagusi ateratzen da;

30. zeren eta egun-argiari gauak hartzen baitio txanda,baina jakinduriari gaiztakeriak ezin inoiz gaina hartu.

Irakurri kapitulu osoa Jakinduria 7