Itun Zaharra

Itun Berria

Jakinduria 7:20-25 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

20. animalien izaera eta basapiztien portaera,espirituen eragina eta gizakien gogoetak,landare-motak eta sustraien gaitasunak.

21. Dena ezagutzen dut, ezkutukoa nahiz agerikoa,jakinduriak, guztiaren egileak, irakatsi baitit.

22. Jakinduria espiritu adimentsu eta santua da,bakarra, jarduera anitzekoa, fina,mugikorra, sarkorra, kutsugabea,aldaezina, on egin zalea, zolia,

23. behartu ezina, ongilea, gizakiaren adiskidea,tinkoa, ziurra, kezkagabea,dena ahal duena eta dena ikusten duena;espiritu argi, garbi eta finenetan barneratzen da.

24. Mugimendu oro baino bizkorragoa da jakinduria;hain garbia denez,dena zeharkatu eta edonon barneratzen da.

25. Jainkoaren indarraren arnas lurruna da,Ahalguztidunaren aintzaren jario garbia;ez zaio, beraz, inolako kutsadurarik eransten.

Irakurri kapitulu osoa Jakinduria 7