Itun Zaharra

Itun Berria

Jakinduria 7:15-24 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. Eman diezadala Jainkoak behar bezala hitz egiteaeta bere dohainen araberako gogoetak izatea;izan ere, bera da jakinduria gidatueta jakintsuei bide zuzena erakusten diena.

16. Bere eskumende gauzka gu geu eta gure hitzak,baita zuhurtzia eta lanerako trebetasuna ere.

17. Berak eman dit errealitatearen benetako ezagutzamunduaren egitura eta elementuen jarduera jakiteko:

18. denboraldien hasiera, erdikoa eta azkena,eguzkiaren gorabeherak eta urtaro-aldaketak,

19. urte-garaiak eta astroen posizioak,

20. animalien izaera eta basapiztien portaera,espirituen eragina eta gizakien gogoetak,landare-motak eta sustraien gaitasunak.

21. Dena ezagutzen dut, ezkutukoa nahiz agerikoa,jakinduriak, guztiaren egileak, irakatsi baitit.

22. Jakinduria espiritu adimentsu eta santua da,bakarra, jarduera anitzekoa, fina,mugikorra, sarkorra, kutsugabea,aldaezina, on egin zalea, zolia,

23. behartu ezina, ongilea, gizakiaren adiskidea,tinkoa, ziurra, kezkagabea,dena ahal duena eta dena ikusten duena;espiritu argi, garbi eta finenetan barneratzen da.

24. Mugimendu oro baino bizkorragoa da jakinduria;hain garbia denez,dena zeharkatu eta edonon barneratzen da.

Irakurri kapitulu osoa Jakinduria 7