Itun Zaharra

Itun Berria

Jakinduria 7:1-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Ni neu ere gizaki hilkorra naiz, guztiak bezalaxe,buztinaz eratutako lehen-gizakiaren ondorengoa.Amaren sabelean izan nintzen haragitan moldeatua,

2. eta bederatzi hilabetez odoletan eratu nintzen,gizonaren hazitik eta amodioaren atseginetik sortua.

3. Nik ere, jaio ondoren, guztion airea arnastu nueneta, denoi antzera eusten digun lurrera etortzean,nire lehen mintzoa guztiona izan zen: negarra.

4. Zapiz eta arduraz inguraturik hezi ninduten.

5. Ez dago bestelako hasiera izan duen erregerik.

6. Guztiontzat bide bat bakarra dago munduan sartzeko nahiz irteteko.

7. Horregatik, otoitz egin eta zuhurtzia eman zidan Jainkoak,berari dei egin eta jakinduriaren espiritua iritsi zitzaidan.

8. Errege-aulki eta aginte-makila baino nahiago izan nuen;haren aldean, aberastasuna ezereztzat jo nuen;

9. harribitxirik preziatuenarekin ere ez nuen parekatu,munduko urre guztia, haren aldean, hondar-apur bat besterik ez,eta zilarrak, haren aurrean, lokatza dirudi.

10. Edertasuna eta osasuna baino maiteago izaneta neure argitzat aukeratu nuen,haren distira ez baita inoiz itzaltzen.

Irakurri kapitulu osoa Jakinduria 7