Itun Zaharra

Itun Berria

Jakinduria 5:10-23 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. edo itsasoko uhinak zeharkatzen dituen ontzia bezala:igaro eta arrastorik ez du uzten,ontzipeak ere ez lorratzik uhinetan;

11. edo airean hegan doan txoria bezala:ez du bere hegaldiaren aztarnarik uzten;bere hegoez zafla-zafla jotzen du aire arinaeta ziztu bizian airea urratzen eta bidea irekitzen hegaldaka,baina ez du igaro den seinalerik uzten;

12. edo jo-puntura jaurtitako gezia bezala:urratzen duen airea berehala elkartzen daeta ez dago haren nondik norakoa jakiterik.

13. Berdin-berdin gu ere: jaio orduko desagertueta ez dugu atzean bertute-arrastorik ere utzi,gaiztakerian ahitu ditugu indarrak».

14. Fedegabearen itxaropenahaizeak daraman hautsaren antzeko da,haize-erauntsiak eramaniko elur-bisutsaren antzeko;kea haizetan bezala desagertzen da,gau bateko ostalariaren oroitzapena bezala.

15. Zintzoak betiko bizi dira;Jaunak ematen die beren sariaeta Goi-goikoa arduratzen da beraietaz.

16. Horregatik, Jaunaren eskutik hartuko duteerrege-koroa ohoretsua, diadema ederra;hark bere eskuaz gerizatuko baititu,bere besoaz estaliko, babeskiaz bezala.

17. Bere amorru mendekatzailea hartuko du armatzateta izadiaz baliatuko da etsaia zigortzeko.

18. Justizia jantziko du bularrekotzat, epai zuzena burukotzat,

19. bere santutasun menderaezina ezkututzat;

20. bere sumin gupidagabea erabiliko du ezpata zorroztzat,eta unibertsoa ere berarekin borrokatuko da zentzugabeen aurka.

21. Ongi tenkaturiko uztaiak zuzen botatako geziak bezala,tximistak irtengo dira hodeietatik eta jo-puntura joango.

22. Kazkabarra jausiko zaie gainera,habailari amorratuak botata bezala;itsasoko urak ere haserretuko dira beraien kontraeta ibaiek gupidagabe hartuko dituzte azpian.

23. Haize bortitza jaikiko da beraien kontraeta haize-erauntsiak bezala sakabanatuko ditu.Horrela, maltzurkeriak mundu osoa erraustuko du,bidegabekeriak ahaltsuen tronuak irauliko.

Irakurri kapitulu osoa Jakinduria 5