Itun Zaharra

Itun Berria

Jakinduria 4:12-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. Izan ere, gaizkiaren lilurak benetako baloreak iluntzen ditu,eta grina txarren zorabioak gizaki tolesgabea desbideratzen.

13. Denbora laburrean heldutasunera iritsieta bizitza luzearen betetasuna lortu zuen.

14. Jaunak haren arima atsegin izan zuenez,bizkor atera zuen gaizkiaren erditik.Jendeak ikusi eta ez du ulertzen,ezta konturatu ere honako honetaz:

15. Jaunak onginahia eta errukia dituela bere aukeratuentzat,eta ardura bere fededunentzat.

16. Hildako zintzoak bizirik dirauten fedegabeak kondenatzen ditu,eta heldutasunera bizkor iritsitako gazteakgaiztoaren zahartzaro urtetsua.

17. Ikusiko du jendeak jakintsuaren azkena,baina ez du ulertuko Jaunak harekiko zuen asmoaeta zergatik eraman duen toki segurura.

18. Gaiztoek mespretxuz begiratuko diote,baina Jaunak beraiei egingo die barre.

19. Gero, gorpu mespretxagarri bihurtuko dira,iraingarri betiko, hildakoen artean;buruz aurrera botako ditu Jaunak,txintik ere ezin izango dutelarik esan;oinarritik astinduko ditu, hondoraino erraustuko;saminetan biziko diraeta haien oroitzapena ere galdu egingo.

20. Kikildurik joango dira beren bekatuen kontu ematera,beren gaiztakeriak izango baitituzte salatari.

Irakurri kapitulu osoa Jakinduria 4