Itun Zaharra

Itun Berria

Jakinduria 4:1-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Hobe da bertutea seme-alabarik gabe ere,hilezkorra baita bertutearen oroitzapena:Jainkoak eta gizakiek onesten dute.

2. Dagoenean, eredutzat hartzen da;ez dagoenean, beraren hutsunea igartzen.Betiereko munduan koroaturik sartzen da,sari ederretako borrokan garaile atera ondoren.

3. Fedegabeen ondorengotza ugaria, ordea, ez da ezertarako:sasiaren kimutik sortua, ez du sustrai sakonik botako,ezta oinarri sendorik izango ere.

4. Nahiz eta, aldi batean, adar hezeak izan,tinko ez dagoenez,haizeak astindu eta indarrez aterako du sustraitik.

5. Adarrak hautsi egingo zaizkio, sendotu baino lehen;haren fruituek ez dute balioko:jateko gordinegiak, ezertarako ez dira.

6. Legez kontrako harremanetatik jaioakgurasoen gaiztakeriaren lekuko izango dira judizioan.

7. Zintzoak, gazterik hilda ere, izango du atsedenik.

8. Zahartzaro ohoragarria ez datza bizitza luzean,ez da neurtzen urteen kopuruaz ere;

9. gizakiarentzat benetako ile zuria zuhurtzia da,adin handia bizitza akats gabea.

10. Jainkoari atsegin izan zitzaion,eta hark maitatu egin zuen;bekatarien artean bizi zenez, Jainkoak eraman egin zuen

11. eta mundutik atera, gaizkiak adimena nahastueta engainuak arima lilura ez ziezaion.

12. Izan ere, gaizkiaren lilurak benetako baloreak iluntzen ditu,eta grina txarren zorabioak gizaki tolesgabea desbideratzen.

Irakurri kapitulu osoa Jakinduria 4