Itun Zaharra

Itun Berria

Jakinduria 19:18-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

18. Munduaren osagaiek beren zereginak trukatu egin zituzten,harpa batean, tonalitate bat bera mantenduz,nota ezberdinek melodia aldarazten duten bezala.Hau garbi ikus daiteke, gertaturikoa aztertzen bada;

19. izan ere, izaki lurtarrak uretako bihurtzen ziren,eta igeri egiten zutenak lehorreko,

20. suak areagotu egiten zuen bere indarra uretaneta urak ahaztu itzaltzeko duen gaitasuna.

21. Aitzitik, sugarrek ez zuten erretzenberaien artetik igarotzen ziren abere ahulen haragirik,ezta nolabaiteko jainkozko janari hura urtzen ere,hain erraz urtzen den izotzaren antzeko izan arren.

22. Gauza guztietan goretsi eta ohoratu zenuen zeure herria, Jauna;beti eta edonon, hutsik egin gabe, lagundu zenion.

Irakurri kapitulu osoa Jakinduria 19