Itun Zaharra

Itun Berria

Jakinduria 19:1-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Baina fedegabeei azkeneraino eraso zienhaserre errukigabeak,Jainkoak aurrez baitzekien zer egingo zuten haiek:

2. alegia, herriari irteten utzi eta presa emango ziotela alde egiteko,baina gero iritziz aldatu eta pertsegitu egingo zutela.

3. Izan ere, artean hiletak bukatu gabeeta hildakoen ondoan intzirika zeudela,asmoz aldatu zuten zentzugabeki,eta irteteko erreguka bidali zituzten berberakiheslari bailiran pertsegitu zituzten.

4. Merezitako patuak eraman zituen horrela jokatzera,iragana ahaztera bultzatuz,ordu arteko oinazeetan falta zitzaienazigor berri batez osa zezaten;

5. horrela, zure herriak ibilaldi harrigarria egin bitartean,etsaiek ezohiko heriotzarekin egin zuten topo.

6. Izadi osoa, zure aginduei obedituz,birmoldatua eta eraberritua izan zen,zure seme-alabak gaitz orotatik libre gordetzeko.

7. Hodeia azaldu zen kanpalekuari itzal egiteneta lehorra agertu aurrez ura zegoen lekuan:Itsaso Gorriaren erdian, ibiltzeko moduko bide bat,eta uhin oldartsuen artean, ibar berdea.

8. Handik igaro zen, talde trinkoa eratuz,zure eskuak babesturiko herria,mirari harrigarrien lekuko egina,

9. zaldiak larre-tokian bezala jauzika,arkumeak bezala saltoka,zu, Jauna, askatu zenituen hori, goretsiz.

10. Artean, gogoan zuten israeldarrek erbestealdian gertatua:nola lurrak, animalien ordez, eltxoak sortu zituen;nola ibaiak, arrainak eman ordez, igelak isuri zituen piloka.

11. Geroago, txoriak sortzeko modu berria ikusi zuten,jangurak eraginda janari atsegina eskatu zutenean,

12. galeperrak atera baitziren itsasotik, haiek asetzeko.

Irakurri kapitulu osoa Jakinduria 19