Itun Zaharra

Itun Berria

Jakinduria 18:5-19 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Israeldarren arteko jaioberriak hiltzea erabaki zuten egiptoarrek,eta haur bat bakarrik atera zen onik arriskutik;zigortzeko, haur asko kendu zenizkieneta beraiek ere, denak batera, ur oldartsuetan galdu.

6. Aurrez eman zitzaien gure arbasoei gau hartakoaren berri,sinetsi zituzten promesak sendoak zirela ikustean,adore izan zezaten.

7. Zintzoentzat salbameneta etsaientzat hondamendi izango zengau haren zain egon zen zure herria.

8. Izan ere, egintza bat beraz gure etsaiak zigortueta gu ohorez bete gintuzun, zeuregana deituz.

9. Zintzoen ondorengo fededuneksakrifizioak eskaintzen zituzten ezkutuan,eta denek, aho batez, lege sakratu hau ezarri zuten:aldi on nahiz txarretan elkarturik egongo zirela zintzoak.Eta jada orduan, kantatzen zituzten arbasoen gorazarreak.

10. Eta kantuei etsaien garrasi zakarrek egiten zieten oihartzun,eta nonahi entzuten zirenberen haurrengatik negarrez ari zirenen aieneak;

11. zigor berbera jasaten zuen ugazabak eta esklaboak,berdin sufritzen herri xeheak eta erregeak.

12. Guzti-guztiek zituzten hildakoak ugari,heriotza-modu berberak jota.Biziak ez ziren aski hildakoei lur emateko,haien ondorengo onenak une batean galdu baitziren.

13. Aztikeriaren eraginezordu arte zeharo sinesgabeak izan zirenek,beren lehen-semeak galtzean,aitortu behar izan zuten Israel herria Jainkoaren seme dela.

14. Isiltasun bareak inguratzen zuen denaeta, gaua bere ibilbidearen erdian zegoela,

15. zure hitz ahalguztiduna atera zen zeruko tronutiketa, gerlari errukigabea bezala,herrialde madarikatu honen erdira oldartu;

16. zure erabaki zuzena zekarren, ezpata zorrotza bailitzan,eta gelditzean, heriotza zabaldu zuen nonahi;oinak lurrean zituela, zerua ukitzen zuen.

17. Orduan, bat-batean, amesgaizto izugarriek asaldatu zuten jendea,ustekabeko beldur-ikarak hartu;

18. han-hemenka lurrean, erdi hilik,beren heriotzaren zergatia aitortzen zuten,

19. asaldatu zituzten amets haiek aurrez azaldu baitzieten,beren zoritxarraren zergatia jakin gabe hil ez zitezen.

Irakurri kapitulu osoa Jakinduria 18