Itun Zaharra

Itun Berria

Jakinduria 18:11-24 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. zigor berbera jasaten zuen ugazabak eta esklaboak,berdin sufritzen herri xeheak eta erregeak.

12. Guzti-guztiek zituzten hildakoak ugari,heriotza-modu berberak jota.Biziak ez ziren aski hildakoei lur emateko,haien ondorengo onenak une batean galdu baitziren.

13. Aztikeriaren eraginezordu arte zeharo sinesgabeak izan zirenek,beren lehen-semeak galtzean,aitortu behar izan zuten Israel herria Jainkoaren seme dela.

14. Isiltasun bareak inguratzen zuen denaeta, gaua bere ibilbidearen erdian zegoela,

15. zure hitz ahalguztiduna atera zen zeruko tronutiketa, gerlari errukigabea bezala,herrialde madarikatu honen erdira oldartu;

16. zure erabaki zuzena zekarren, ezpata zorrotza bailitzan,eta gelditzean, heriotza zabaldu zuen nonahi;oinak lurrean zituela, zerua ukitzen zuen.

17. Orduan, bat-batean, amesgaizto izugarriek asaldatu zuten jendea,ustekabeko beldur-ikarak hartu;

18. han-hemenka lurrean, erdi hilik,beren heriotzaren zergatia aitortzen zuten,

19. asaldatu zituzten amets haiek aurrez azaldu baitzieten,beren zoritxarraren zergatia jakin gabe hil ez zitezen.

20. Zintzoei ere heldu zitzaien heriotzaren probaeta jendetza ugaria hil zen basamortuan,baina Jaunaren suminak ez zuen luze iraun.

21. Izan ere, gizon akats gabe batbizkor atera zen zintzoen defentsan,bere ministeriori zegozkion armak erabiliz:otoitza eta bekatuen barkamenerako intsentsua.Aurre egin zion suminari eta hondamendia amaiarazi,benetan Jaunaren zerbitzari zela erakutsiz.

22. Jaunaren amorrua menderatzea lortu zuen,ez bere gorputzeko indarrez edo armen bidez,baizik eta hitzaren bidez makurrarazi zuen zigortzailea,gure arbasoekin egindako zin eta itunak gogoraraziz.

23. Gorpuak, batzuk besteen gain, pilatzen ari zirelarik,tartean jarri eta Jaunaren sumina geldiarazi zueneta bizirik zirautenenganako bidea itxi zion.

24. Izan ere, haren soingaineko luzeanmundu osoa zegoen irudikatua;arbasoen izen ospetsuak zeramatzanharribitxien lau erreskadatan zizelkatuaketa zure handitasunaren ezaugarria zuen buruko diademan.

Irakurri kapitulu osoa Jakinduria 18