Itun Zaharra

Itun Berria

Jakinduria 16:3-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Horrela, oso gose izan arren,Jainkoak kontra bidalitako piztien itxura nazkagarriagatikegiptoarrek jateko gogoa zeharo galtzen zuten bitartean,zure herrikoek, gosealdi labur baten ondoren,ezohiko elikagaia hartu zuten.

4. Bidezkoa zen zapaltzaileek gosete gorria jasatea,eta zure herrikoek, berriz,etsaiek zer-nolako oinazea izan zuten ulertzeko adinakoa.

5. Piztia amorratu eta beldurgarriak zutarren gain jausieta suge makurren hozkadaz hiltzen zirenean ere,ez zuen zure haserreak azkena arte iraun.

6. Eskarmentu gisa aldi labur batez izutu zenituen,baina bazuten salbazio-ikur bat ere,legearen agindua oroitarazten ziena:

Irakurri kapitulu osoa Jakinduria 16