Itun Zaharra

Itun Berria

Jakinduria 14:5-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Ez duzu nahi zure jakinduriaren egintzak alferrik galtzea;horregatik arriska dezake gizakiak bizia,egur txiki batean fidatuz,eta, ontzixkan uhin biziak zeharkatuz, portura onik iritsi.

6. Izan ere, antzinako erraldoi harroak galdu zirenean,ontzixka batean babestu zen munduaren itxaropena,eta, zure eskua gidari, bizitzaren hazia utzi zuen etorkizunerako.

7. Bedeinkatua salbamen-bide bihurtzen den egurra;

8. baina madarikatuakgiza eskuz eginiko idoloa eta beronen egilea:egilea, eratu duelako;idoloa, ustelkorra izanik, jainko deitzen dutelako.

9. Izan ere, Jainkoak era berean gorrotatzen ditufedegabea eta sasijainkoekiko haren zaletasuna,

10. eta era berean zigortuko egintza eta egilea.

11. Horregatik, jentil-herrietako idoloei erekontuak eskatuko zaizkie,Jainkoak egindakoen artean higuingarri baitira,gizakientzako galbide,zentzugabeen oinetarako lakio.

12. Idoloak egiteko asmoa izan zenJainkoarekiko desleialtasunaren hasiera,berorien asmakuntzak gaiztotu zuen gizakion jokaera;

13. hasieran ez baitzegoen idolorik,eta izan ere ez dira beti izango.

14. Gizakien hutsalkeriagatik sartu ziren munduan;horregatik, erabakia dago horien bat-bateko amaiera.

15. Aita batek,bere haurraren heriotza goiztiarragatik atsekabeturik,garaia baino lehen galdutako haurraren irudia eginarazten du;hildako bat besterik ez zena jainko bezala ohoratzen du,eta haren ohorezko erritu eta zeremoniakbere menpekoei ezartzen.

16. Denboraren poderioz,ohitura fedegabe hori finkatu eta lege bihurtzen da.Erregeen aginduz ere gurtu ohi dira estatuak:

Irakurri kapitulu osoa Jakinduria 14