Itun Zaharra

Itun Berria

Jakinduria 14:20-31 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

20. eta jendeak, obraren xarmaz liluraturik,gurtzagai hartu zuen lehentxeago gizaki huts bezalaohoratzen zuena.

21. Hau tranpa gertatu zen gizartearentzat;izan ere, zoritxarraren edo boterearen menpe zeuden gizakiekharriari eta egurrari eman baitzieten esanezina den izena.

22. Jainkoaren ezagutzari buruz huts egitea ez dute aski,baizik eta, ezjakintasunak eragindakoborroka bizian murgildurik,«bake» izena ematen diete hortik sorturiko gaitzei.

23. Izan ere, haurrak hiltzeko zeremoniak nahiz ezkutuko errituakedo ohitura arraroetako orgia basatiak eginez,

24. dagoeneko ez dituzte ez bizitza, ez ezkontza garbi gordetzen,baizik eta zelatan egoten dira batak bestea hiltzekoedo, adulterio eginez, elkar atsekabetzeko.

25. Erabateko nahaspila da dena:odol-isurketa eta hilketa, lapurreta eta iruzurra,ustelkeria, desleialkeria, gizarte-gatazkak, zinausteak,

26. balore-nahasketa, esker ona baztertzea,arimen kutsadura, sexu-perbertsioak,ezkontza-desordenak, adulterioa eta lizunkeriak.

27. Izendaezineko idoloen kultua baitagaitz ororen hasiera, zergatia eta jomuga;

28. hain zuzen, jai zoroak ospatzen dituzteedo iragarpen faltsuak egiten edo bidegabekeriaz bizitzenedo beren zinak errazegi hausten;

29. bizigabeko idoloez fidatzen direnez,ez dira gezurrezko zinek kalterik ekarriko dieten beldur.

30. Zigor zorrotzagoa izango dute, ordea, bi arrazoi hauengatik:idoloetara jotzean Jainkoari buruz gaizki pentsatu dutelakoeta, Jainko santua mespretxatuz,faltsuki eta bidegabe zin egin dutelako.

31. Gaizkileen hutsegiteak zigortuko dituena ez da izangozin-egiteetan lekukotzat hartutako idoloen ahalmena,baizik eta bekatarien aurkako justizia.

Irakurri kapitulu osoa Jakinduria 14