Itun Zaharra

Itun Berria

Jakinduria 14:15-24 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. Aita batek,bere haurraren heriotza goiztiarragatik atsekabeturik,garaia baino lehen galdutako haurraren irudia eginarazten du;hildako bat besterik ez zena jainko bezala ohoratzen du,eta haren ohorezko erritu eta zeremoniakbere menpekoei ezartzen.

16. Denboraren poderioz,ohitura fedegabe hori finkatu eta lege bihurtzen da.Erregeen aginduz ere gurtu ohi dira estatuak:

17. erregeak urruti bizi zireneta jendeak ezin zituen aurrez aurre ohoratu;beraz, errege gurgarriaren ageriko irudiak eginez,haien itxura gauzatu zuten,urruti zegoena bertan balego bezala lausengatzeko.

18. Ezagutzen ez zutenen artean ere kultu hori hedatzeko,artistaren ospe-nahiak ere izan zuen eraginik;

19. honek, erregeari atsegin eman nahirik,eredua trebeki behartzen zuen, itxura ederragotzeko;

20. eta jendeak, obraren xarmaz liluraturik,gurtzagai hartu zuen lehentxeago gizaki huts bezalaohoratzen zuena.

21. Hau tranpa gertatu zen gizartearentzat;izan ere, zoritxarraren edo boterearen menpe zeuden gizakiekharriari eta egurrari eman baitzieten esanezina den izena.

22. Jainkoaren ezagutzari buruz huts egitea ez dute aski,baizik eta, ezjakintasunak eragindakoborroka bizian murgildurik,«bake» izena ematen diete hortik sorturiko gaitzei.

23. Izan ere, haurrak hiltzeko zeremoniak nahiz ezkutuko errituakedo ohitura arraroetako orgia basatiak eginez,

24. dagoeneko ez dituzte ez bizitza, ez ezkontza garbi gordetzen,baizik eta zelatan egoten dira batak bestea hiltzekoedo, adulterio eginez, elkar atsekabetzeko.

Irakurri kapitulu osoa Jakinduria 14