Itun Zaharra

Itun Berria

Jakinduria 12:9-19 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. Erraza zen zuretzat fedegabeak zintzoen esku uzteaedo basapiztien edo agindu zorrotz baten bidezbat-batean suntsitzea;

10. baina, pixkanaka-pixkanaka zigortuz,bihozberritzeko aukera eman zenien,zuk ongi jakin arren jatorri gaiztokoak zirela,berezkoa zutela txarkeria,eta ez zela sekula haien pentsaera aldatuko,

11. hasiera-hasieratik baitzen arraza madarikatua.Haien bekatuak zigor gabe utzi bazenituen,ez zen inoren beldur zinelako izan.

12. Izan ere, nork esango zuri: «Zer egin duzu?»Nork aurka egingo zure epaiari?Nork eramango auzitarazeuk sortutako nazioak hondatzeagatik?Nork aurre egingo zuri gaizkileak defendatzeko?

13. Ez da gauza guztiez arduratzen den zu beste jainkorik,ez duzu zure epaia zuzena dela inori frogatu beharrik.

14. Ez da errege edo agintaririk aurka egin diezazukeenik,zuk kondenatutakoak defendatzeko.

15. Zuzena zara, Jauna,eta zuzentasunez gobernatzen duzu unibertsoa,eta zigorrik merezi ez duena kondenatzeazeure ahalmenarekin bateraezintzat jotzen duzu.

16. Zure indarra da justiziaren oinarria,eta gauza guztien nagusi izateakguztiekin errukior izatera zaramatza.

17. Zure boterearen betetasuna zalantzan jartzen duteneizeure indarra sentiarazten diezu,eta, nahiz eta botere hori aitortu,ausarkeriaz jokatzen dutenak erruduntzat uzten dituzu.

18. Baina zuk, zeure indarraren nagusi horrek,neurritasunez epaitzen gaituzueta bihozberatasun handiz gobernatzen;zeure esku duzu nahi duzunean indarraz baliatzea.

19. Horrela jokatuz erakutsi diozu zeure herriarizintzoak gizakiaren adiskide izan behar duela;bekatariei bihozberritzeko aukera emanez,itxaropenez bete dituzu zeure seme-alabak.

Irakurri kapitulu osoa Jakinduria 12