Itun Zaharra

Itun Berria

Jakinduria 12:21-27 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

21. are kontu handiagoz epaitu dituzu zeure seme-alabak,berauen gurasoei, zin eta itun bidez,promes ederrak egin zenizkielarik.

22. Horrela, neurritasunez etsaiak zigortuz,eskarmentua eman diguzu,geuk epaitzean, zure ontasuna kontuan izan dezagun;epaituak izatean, berriz, zure errukia itxaron dezagun.

23. Hara zergatik oinazetu zenituenberaiek gurtutako idolo higuingarriezberen zentzugabekerian bizimodu gaiztoa izan zutenak.

24. Izan ere, guztiz desbideratu ziren bide okerretik joz,piztiarik higuingarri eta mespretxagarrienak jainkotzat hartuz,adimenik gabeko umetxoak bezalaberen buruak engainatzen utziz.

25. Horregatik, adimengabeko haurtxoak bailiran,zigor barregarria bidali zenien.

26. Baina zigor harekin zentzatu ez zirenekJainkoaren benetako zigorra jasan behar izan zuten.

27. Sufriarazten zieten animaliengatik zeuden amorraturik,jainkotzat zeuzkaten animalia berberak baitzituzten zigor-bide;horregatik, begiak ireki eta aitortu beharra izan zutenlehen onartu nahi ez zutena zela benetako Jainkoa.Horregatik jausi zitzaien gainera zigorrik nagusiena.

Irakurri kapitulu osoa Jakinduria 12