Itun Zaharra

Itun Berria

Jakinduria 12:11-24 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. hasiera-hasieratik baitzen arraza madarikatua.Haien bekatuak zigor gabe utzi bazenituen,ez zen inoren beldur zinelako izan.

12. Izan ere, nork esango zuri: «Zer egin duzu?»Nork aurka egingo zure epaiari?Nork eramango auzitarazeuk sortutako nazioak hondatzeagatik?Nork aurre egingo zuri gaizkileak defendatzeko?

13. Ez da gauza guztiez arduratzen den zu beste jainkorik,ez duzu zure epaia zuzena dela inori frogatu beharrik.

14. Ez da errege edo agintaririk aurka egin diezazukeenik,zuk kondenatutakoak defendatzeko.

15. Zuzena zara, Jauna,eta zuzentasunez gobernatzen duzu unibertsoa,eta zigorrik merezi ez duena kondenatzeazeure ahalmenarekin bateraezintzat jotzen duzu.

16. Zure indarra da justiziaren oinarria,eta gauza guztien nagusi izateakguztiekin errukior izatera zaramatza.

17. Zure boterearen betetasuna zalantzan jartzen duteneizeure indarra sentiarazten diezu,eta, nahiz eta botere hori aitortu,ausarkeriaz jokatzen dutenak erruduntzat uzten dituzu.

18. Baina zuk, zeure indarraren nagusi horrek,neurritasunez epaitzen gaituzueta bihozberatasun handiz gobernatzen;zeure esku duzu nahi duzunean indarraz baliatzea.

19. Horrela jokatuz erakutsi diozu zeure herriarizintzoak gizakiaren adiskide izan behar duela;bekatariei bihozberritzeko aukera emanez,itxaropenez bete dituzu zeure seme-alabak.

20. Zeure seme-alaben etsaiak, heriotza merezi zutenak,begiramen eta bihozberatasun handiz zigortu badituzu,horrela gaizkitik aldentzeko astia eta egokiera emanez,

21. are kontu handiagoz epaitu dituzu zeure seme-alabak,berauen gurasoei, zin eta itun bidez,promes ederrak egin zenizkielarik.

22. Horrela, neurritasunez etsaiak zigortuz,eskarmentua eman diguzu,geuk epaitzean, zure ontasuna kontuan izan dezagun;epaituak izatean, berriz, zure errukia itxaron dezagun.

23. Hara zergatik oinazetu zenituenberaiek gurtutako idolo higuingarriezberen zentzugabekerian bizimodu gaiztoa izan zutenak.

24. Izan ere, guztiz desbideratu ziren bide okerretik joz,piztiarik higuingarri eta mespretxagarrienak jainkotzat hartuz,adimenik gabeko umetxoak bezalaberen buruak engainatzen utziz.

Irakurri kapitulu osoa Jakinduria 12