Itun Zaharra

Itun Berria

Jakinduria 11:18-26 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

18. edo munstro ezezagun sortu berriak;munstro amorratu horiek su-arnasa bota,kiratsa barreiatueta begietatik txinparta beldurgarriak jaurtiko zituzketen;

19. ez zuketen eraso, beharrik izangokolpean egiptoarrak suntsitzeko,aski izango baitzatekeen haien itxura beldurgarria.

20. Edo horrelako ezer gabe ere,arnasaldi bakar batean eror zitezkeen,zure justiziak pertsegituriketa zure arnasa ahaltsuak sakabanatuta;baina zuk dena arauz eta neurriz nahi izan duzu antolatu.

21. Zeure esku duzu beti indar handiz jokatzea:nork egin aurre zure indarrari?

22. Mundu osoa zure aurreanbalantza alde batera okertzen duen izpitxoa da,lurrean pausatzen den goizeko ihintz-tanta.

23. Guztiez duzu errukia, dena baitezakezu,eta gizakien bekatuei ez ikusiarena egiten diezu,bihozberri daitezen.

24. Izaki guztiak maite dituzueta ez duzu zeuk egindako ezer gutxiesten,zerbaiti gorroto izan bazenio, ez baitzenukeen egingo.

25. Nola iraungo luke zerbaitek, zuk gogoko izan ez bazenu?Edo nola jarraituko izaten, zuk dei eginda sortu ez balitz?

26. Zu bihozbera zara izaki guztiekin,zureak baitira, bizia maite duzun Jaun horrenak,

Irakurri kapitulu osoa Jakinduria 11