Itun Zaharra

Itun Berria

Jakinduria 10:8-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. Jende hark, jakinduria baztertu zuelako,ongia bereizteko gaitasuna galtzeaz gainera,bere burugabekeriaren oroigarria utzi zien gerokoei,beraien hutsegiteak ez zitezen ezkutuan geldi.

9. Bere zerbitzariak, ordea,estualdi guztietatik libratu zituen jakinduriak.

10. Anaiaren suminetik ihesi zebilen zintzoabide erosotik gidatu zuen jakinduriak;Jainkoaren erregetza erakutsi zioneta errealitate santuak ezagutzera eman;arrakasta eman zion bere nekeetaneta lanaren emaitzak ugaldu;

11. zapaltzaileen gutiziatik zaindueta aberastasunez bete zuen jakinduriak;

12. etsaiengandik gordeeta tranpak jartzen zizkiotenengandik babestu zuen;borroka gogorrean garaipena eman zion,jainkozaletasuna beste ezer baino ahaltsuagoa dela jakin zezan.

13. Saldua zuten gizon zintzoaez zuen bertan behera utzi jakinduriak,baizik eta bekatuan erortzetik libratu zuen;

14. berarekin jaitsi zen putzuraeta ez zuen ahaztuta utzi presondegian;azkenik, errege-makila eskuratu zioneta menpean eduki zutenen gain agintea eman;argira atera zituen iraindu zutenen gezurraketa betiko ospea eman zion berari.

15. Herri santua, askazi akats gabea,nazio zapaltzaileagandik askatu zuen jakinduriak.

Irakurri kapitulu osoa Jakinduria 10