Itun Zaharra

Itun Berria

Jakinduria 10:2-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. eta gauza guztiak menderatzeko ahalmena eman.

3. Gaizkilea, bere suminean, aldendu egin zen jakinduriatiketa, amorruz anaia hilez, bere burua hondatu zuen.

4. Haren erruz, uholdeak estali zuen lurra,baina jakinduriak salbatu zuen berriro,zintzoa zurezko ontzitxo kaskarrean gidatuz.

5. Nazioak gaizkian bat etorri eta nahastu zirenean,jakinduriak begiz jo zuen zintzoa,akats gabe gorde zuen Jainkoaren aurreaneta tinko eutsi zion,semearenganako maitasunagatik desobedi ez zezan.

6. Fedegabeen hondamendikoan, jakinduriak libratu zuen zintzoa,bost hirien gainera eroritako sutik ihesi zebilela.

7. Haien gaiztakeriaren lekuko,hor da oraindik lur idorra ketan,garaiz aurretik fruitua galtzen duten arbolekin,baita gatzezko zutabea ere, arima sinesgabearen oroigarri.

8. Jende hark, jakinduria baztertu zuelako,ongia bereizteko gaitasuna galtzeaz gainera,bere burugabekeriaren oroigarria utzi zien gerokoei,beraien hutsegiteak ez zitezen ezkutuan geldi.

9. Bere zerbitzariak, ordea,estualdi guztietatik libratu zituen jakinduriak.

10. Anaiaren suminetik ihesi zebilen zintzoabide erosotik gidatu zuen jakinduriak;Jainkoaren erregetza erakutsi zioneta errealitate santuak ezagutzera eman;arrakasta eman zion bere nekeetaneta lanaren emaitzak ugaldu;

11. zapaltzaileen gutiziatik zaindueta aberastasunez bete zuen jakinduriak;

Irakurri kapitulu osoa Jakinduria 10