Itun Zaharra

Itun Berria

Jakinduria 10:10-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Anaiaren suminetik ihesi zebilen zintzoabide erosotik gidatu zuen jakinduriak;Jainkoaren erregetza erakutsi zioneta errealitate santuak ezagutzera eman;arrakasta eman zion bere nekeetaneta lanaren emaitzak ugaldu;

11. zapaltzaileen gutiziatik zaindueta aberastasunez bete zuen jakinduriak;

12. etsaiengandik gordeeta tranpak jartzen zizkiotenengandik babestu zuen;borroka gogorrean garaipena eman zion,jainkozaletasuna beste ezer baino ahaltsuagoa dela jakin zezan.

13. Saldua zuten gizon zintzoaez zuen bertan behera utzi jakinduriak,baizik eta bekatuan erortzetik libratu zuen;

14. berarekin jaitsi zen putzuraeta ez zuen ahaztuta utzi presondegian;azkenik, errege-makila eskuratu zioneta menpean eduki zutenen gain agintea eman;argira atera zituen iraindu zutenen gezurraketa betiko ospea eman zion berari.

15. Herri santua, askazi akats gabea,nazio zapaltzaileagandik askatu zuen jakinduriak.

16. Jaunaren zerbitzariaren barnera sartueta errege beldurgarriei aurre egin zienmirari eta egintza harrigarrien bidez.

17. Beren nekeen saria eman zien santueieta bide miresgarrian zehar gidatu zituen;haien gerizpe izan zen egunez eta izarren distira gauez.

18. Itsaso Gorria zeharkarazi zien, ur handien artetik eramanez;

19. etsaiak, ordea, urperatu egin zitueneta, gero, hondotik ur gainera atera.

20. Horrela, zintzoek fedegabeak bipildu zituzten,eta zure izen santuari, Jauna, gorazarrea kantatu zioten,zure indar garailea aho batez ospatuz.

21. Izan ere, jakinduriak hitz eragin zien mutuei,argi eta garbi mintzarazi haurtxoei ere.

Irakurri kapitulu osoa Jakinduria 10