16. Horregatik, herri honetako gazteakez ditu Jaunak begiko,umezurtz eta andre alarguneiez die gupidarik izango.Izan ere,sinesgabe eta makurrak dira denak,eta ergelkeria darie ahotik guztiei.Hala ere,Jaunaren haserrea ez da baretu;luzatua du oraindik eskuazigortzeko.
17. Gar bizian ari da gaiztakeria,sua sasi eta lahar artean bezala;hartuak ditu denak,suak txaradia bezala,kea kiribilean gorantz doala.
18. Jaun ahalguztidunaren haserreaz,sutan dago lurraldeaeta suaren menpe herria.Ez dio inork inori bizia barkatzen:
19. eskuinaldetik horzkada,eta hala ere gose;ezkerraldetik jan, eta ezin ase.Bakoitzak bere ondokoadu jaten.
20. Manasesek Efraim irensten dueta Efraimek Manases,eta biak elkar harturikJudaren aurka doaz.Hala ere,Jaunaren haserrea ez da baretu;luzatua du oraindik eskuazigortzeko.