Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 65:7-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. beren erruak eta gurasoenakbatean ordainduko dituzte.Mendietanintsentsua erretzen baitzuteneta muinoetan niri irain egiten,orain arteko jokabideenkontua ateraeta ordain bete-betea emango diet».Jaunak esan du.

8. Hau dio Jaunak:«Mahatsak zuku ona duenean,esan ohi da: “Ez dezagun honda,ardoa ugari dakar eta”.Halaxe jokatuko dut nik ereneure zerbitzarien amoreagatik:ez dut herria erabat hondatuko.

9. Nire mendien jabe izango denondorengotza aterako dutJakob eta Judaren herriengandik.Nire aukeratuaklurraldearen jabe izango dira,nire zerbitzariak biziko bertan.

10. Niregana joko duen herriakXaron lautada izango duardien bazkaleku,Akor harana abelgorrien etzaleku.

11. Baina zuei,ni, Jauna, baztertueta nire mendi santuaahaztu duzuenoi,Zorion eta Patu izenekojainkoentzatmahaia prestatueta kopa bete duzuenoi,

12. zoritxarra emango dizuet:ezpatak hilko zaituzte,denok burua makurtuko duzueeta lepoa moztuko dizuete.Izan ere, nik deitueta ez zenuten erantzun;nik hitz egin eta zuek jaramonik ez;niri gaizki iruditzen zaidanaegin zenuten,nahi ez dudana aukeratu.

13. «Hau diot, beraz, nik,Jainko Jaun honek:Nire zerbitzariekzer jan izango dute,zuek, berriz, gosea;nire zerbitzariekzer edan izango dute,zuek, berriz, egarria;nire zerbitzariak pozik izango dira,zuek, berriz, lotsa gorrian;

14. nire zerbitzariekpoz-oihu egingo dutebihotza bete zorionez;zuek, berriz,garrasi egingo bihotzeko nahigabez,aiene barruko saminez.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 65