Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 63:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. —Nor da Botzratik,Edomgo hiriburutik,soinekoa gorriz tindaturikdatorren hori,jantzi dotorez,indar-kemenez datorren hori?—Neu naiz,justiziaz epaitzen dudana,salbatzen ahaltsu naizena.

2. —Zergatik dituzu, bada,jantziak gorri,dolarean mahatsazapaltzen duenak bezala?

3. —Bai, mahatsa zapaltzen jardun dut,neuk bakarrik jardun ere,beste herrietako inorklagundu gabe.Amorru biziz zapaldu ditut etsaiak,suminez estutu lurraren kontra,eta haien odol-zipriztinezjantziak erabat zikindu zaizkit.

4. Izan ere,heldua zen erabakia nuen eguna,etsaiez mendekatueta nire herria askatzeko eguna.

5. Begiratu nuen, eta laguntzailerik ez;txunditurik nengoenniri eusteko inor ez zelako.Neure ahalmenakeman dit garaipena,neure sumina izan dut euskarri.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 63