Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 62:7-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Ez eman atseden Jaunari,harik eta Jerusalem berri dezan arte,lur osoan miresgarriegin dezan arte.

8. Zin egin du Jaunak,bere eskua,bere beso indartsua altxatuz:«Ez diet sekula zure gariaetsaiei janaritzat emango;ezta zure ardoa ere,zure izerdien fruitua,kanpotarrei edaritzat emango.

9. Garia jasoeta mahatsa bildu dutenekjango dute ogia eta edango ardoa,eta ni, Jauna, goretsiko nauteneure tenplu santuko atarian».

10. Irten, irten hiritik kanpora,prestatu bidea herriarentzat!Berdindu, berdindu galtzada,kendu harriak!Jaso bandera herrientzat!

11. Hona zer oihukatzen duen Jaunaklur-bazterretaraino:«Esan Sion hiri ederrari:Hara, badator zure salbatzailea!Berekin dakar garaipen-agiria,berak askaturiko herria».

12. «Herri santu» deituko diete,«Jaunak askatuak».Eta zuri, Jerusalem,«Hiri desiratu» deituko dizute,«Zapuztu gabeko hiri».

Irakurri kapitulu osoa Isaias 62