Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 61:5-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Atzerriko jendea zerbitzariizango duzue:zuen artaldeak zainduko dituzte,nekazari eta mahastizainizango dituzue.

6. Zuei, berriz,«Jaunaren apaiz» deituko dizuete,«Gure Jainkoaren zerbitzari»esango.Beste nazioen ondasunezgozatuko zarete,haien aberastasunez hornituko.

7. Jaunak dio:«Lotsaizuna ugari eta laidoajasan behar izan dituztenez,aberastasuna ugari izango duteberen herrialdeaneta amaigabeko poza eskuratuko.

8. Nik, Jaun honek,zuzenbidea dut maite,lapurreta eta bidegabekeria gorroto.Leialki emango diet sariaeta betiko ituna egingo beraiekin.

9. Haien ondorengoakospetsu izango diranazio eta herrien artean;ikusiko dituzten guztiekaitortuko dutenik, Jaun honek,bedeinkaturiko herria direla».

10. Pozaren pozez nago Jaunarekin,alai dut arima neure Jainkoarekin,bere salbamenez jantzi bainau,garaipenezko soinekoz estali;eztei-koroa janzten duensenargaiaren antzeko naiz,bitxi ederrez apaintzen denandregaiaren antzeko.

11. Lurrak landareakematen dituen bezala,baratzeak haziaernearazten duen bezala,halaxe ernearaziko du Jaunaksalbamenaeta gorespen-kantak altxarazikonazio guztien aurrean.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 61