Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 59:7-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Lasterka doaz gaiztakeriara,presaka odol errugabea isurtzera.Gaitz egiteko asmoa dute buruan,hondamendia eta triskantzauzten dituzte pasatzen diren tokian.

8. Ez dute ezagutzen bake-bidea,zuzenbiderik ez da haien urratsetan.Bide bihurriak hartzen dituzte;hortik dabilenakez du bakerik ikusiko.

9. Horregatik, urruti dugu askapena,ez zaigu iristen salbamena;argia espero genuen,eta iluna dugu gainean;egunsentia espero,eta gau beltzetan gabiltza.

10. Itsumustuka gabiltza,hormari haztaka itsua bezala,itsumustuka bistagabea bezala.Eguerdi beteanestropezu egiten dugu,ilunabarra bailitzan,sasoirik onenean,hilda bezala gaude.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 59